Koronabirusa

Aita Larramendi ikastolako langileek greba deialdiarekin bat egingo dute

Aiurri 2020ko ira. 11a, 10:37

“Aurrez aurreko hezkuntza itzulera seguru eta adostu baten alde” izenburupean, hezkuntza mailako sindikatu guztiek datorren irailaren 15erako greba deialdia egin dute. Ikastolak zabaldu duen oharraren arabera, ikastolako langileen gehiengoak bat egingo du egun osoko grebarekin. Eta, ondorioz, eskola jardunak eta zerbitzuak ezingo dituela eskaini adierazi du.

 

Hezkuntza sektoreko sindikatuak aste honetan bildu dira Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzekin. Langileen eskaerak honakoak dira:

1) Hezkuntza Sailak eta baita Patronalek interlokuzioa eta negoziazioa aktibatzea langileon ordezkariokin itzulerari begirako plangintza elkarbanatu, negoziatu eta adosteko, sektorez sektore, kolektiboz kolektibo.

  • Ordezkapenak betetzea lehenengo egunetik lanpostu guztietan.

2) Ikasleen ratioak jaistea:

  • Ikasgeletan pertsonako 3m2 izatea, 1,5m-ko segurtasun distantzia eta espazio okupazio egokia bermatzeko; beti ere ikasgeletan 10-15 ikasleko gehienekoarekin.

3) Garbiketako ratioak egokitu eta metrajea zehaztea. Langile propio gehiago kontratatu, azpikontratazioari mugak jarriz.

4) Jantoki zerbitzua ikasle guztientzat bermatzea; distantziak mantentzeko beharrezko neurriak hartuz eta berrantolatuz, ratioak egokituz eta lanpostu guztiak mantenduz.

5) Eskola garraioan ere segurtasun eta garbitasun neurriak.

6) Arrakalak bideratzeko neurriak ezartzea: arrakala pedagogiko, sozial, teknologiko, eta bereziki euskarari dagokionari erantzuteko bitartekoak.

7) Curriculumaren egokitzapen eta murriztea, ikasgelan landu beharreko errealitateei arreta jarriz: doluaren tratamendua, irakaskuntza telematikoak sortu duena, etab.

8) Zaurgarrienak diren eta osasun arazoak dituzten langileak babesteko neurriak ezartzea, baita egoera honen aurrean kontziliatzeko arazoak izango dituzten langileentzat ere.

9)Langileen plantila gehikuntza:

  • Irakasle zein hezitzaile plantila gehitzea aipatutako ratioak betetzeko beharrezko kopuruan.

  • Jarduera osagarrietan beharrezko plantila gehikuntzak: langile propioen kontratazio gehigarriak gauzatzea.

10) Garbiketan garbiketa jarraia bermatzeko, Jantokian distantziak bermatu eta arreta egokia emateko, garraio zerbitzuan berdin.

11) Egoera honen aurrean, EAEko Hezkuntza Sailari ziurgabetasun honekin bukatu eta itzulera segurua, aurrez aurrekoa eta adostua bermatzeko neurri eta irizpide komunak jar ditzaten exijitzen diogu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!