EkonoVID

Merkataritza sustatzeko ekimenak Andoainen, astelehenean hasita

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 14a, 10:08

Datorren astelehenean hasi eta aste osoan zehar “Bezeroaren astea” ospatuko da. 2 eta 5 euro arteko sariak banatuko dituzte, erosleen artean. Ostiralean, gainera, “Outlet kalean” ospatuko da.

Iraila hilabete garrantzitsua da Salkin elkartearentzat. Bezeroaren astea, Outlet kalean... merkataritza sustatzeko ekimen ezberdinak antolatzen dira. Zer esanik ez, aro zail honetan, salmentari eustea behar beharrezkoa zaiola merkatariari.

Bi ekimen nagusi:

  • Irailak 14, astelehena-Irailak 20, igandea: Bezeroaren Astea.
  • Irailak 18, ostirala: Outlet kalean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!