Harrera zerbitzuari berrekingo diote Basteron

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 13a, 09:42

Astelehenean hasita, Bastero Kulturguneko leihatila herritarrei zabalduko zaie, beti ere aurretiazko hitzorduarekin. Hitzordua hartzeko 943 303 540 telefono zenbara deitu edo basteroataria@andoain.eus e-postara idatzi beharko da. Besteak beste, “Kulturako eta Hezkuntzako izapideak aurkeztu eta sarrerak eskuratzeko aukera izango da”.

Antzerkia, zinea, musika eta dantza ikuskizunetako sarreren kasuan “modu elektronikoan erostea gomendatzen da www.bastero.eus webgunean, eta telefono mugikorrean ekartzea. Sarrerak urriaren 10etik aurrera egongo dira salgai, eta bakoitzak 5 sarrera eskuratu ahalko ditu”.

Sarrerak leihatilan ostegunetan egongo dira salgai; 10:00etik-13:00etara/ 16:30etatik-19:30etara. Beste aukera da, ikuskizuna hasi eta ordubete lehenago Basteroko txarteldegian erostea. Txarteldegian salgai egongo dira bakarrik aurreko egunetan saldu ez diren sarrerak.

Kultur ikastaroak

Bestalde, Kultur Ikastaroak egiteko aukera ere izango da. Ikasle berriek izena emateko aukera izango dute irailaren 14tik - 18ra hitzorduarekin Basteroko leihatilan.

Urigain

Herriko elkarte, talde edota bizilagunek areto nagusia erabiltzeko aukera izango dute berriro. Urigain erreserbatzeko eskaera orriarekin batera (www.andoain.eus-en eskuragarri), segurtasun protokoloa sinatu beharko da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!