Euskal presoen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da ostegunean Espigoiean

Aiurri 2020ko ira. 16a, 11:00

Espigoieko konzentrazioan parte hartzeko deialdia zabaldu da, ostegunean arratsaldeko 19:00tan.

Irailaren 4an Igor Gonzalez Sola euskal presoa Martuteneko espetxean hil zela salatu nahi dute elkarretaratzearen bitartez. Horrez gain, gose greban dagoen Iñaki Bilbao presoari elkartasuna adierazi nahi diote. Antolatzaileek nabarmendu dute segurtasun neurriak bermatuko direla. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!