Aurtengoa ez da sagar urtea izan, baina sagardogileak gogotsu daude denboraldiari ekiteko. Mizpiradi sagardotegiko Jon Mikel Arruabarrenak azaldu duenez, "ez da urte ona izan sagarrarentzako zeren hotza falta izan zaie; loraldia ere eskas joan da, eta beroarekin sagar asko erori da. Sagarra aurreko denboaldian baino azukre gehiagorekin dago. Hortaz, alkohol gradu altuagoa edukiko du aurtengoan sagardoak".