Euskara zerbitzuaren bulegoak lekuz aldatu dira

Aiurri 2020ko ira. 24a, 08:30

Udaletxeko goiko solairutik Urigain kultur etxeko lehenengo solairura igaro dira, bertako langileak.

Udal Euskara Zerbitzuaren bulegoak lekuz aldatu dira. Orain arte Udaletxeko goiko solairuan zituen bulegoak Euskara Zerbitzuak. Orain, ordea, Urigain kultur etxeko lehenengo solairuan kokatzen dira. Bertako bi bulegotan kontzentratu dira Euskara Zerbitzuko lankide guztiak.

Hemendik aurrera, beraz, Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko Urigaingo Kultur Etxera joan beharko da. Bertan izango dira Euskara Zerbitzuko langileak zein Euskara arloko zinegotzi arduraduna, Mikel Arregi, Udaleko euskara arloko edozein kudeaketatarako argibideak eta laguntza emateko prest.

Arretarako ordutegia: 8:30etik 13:30era.

Telefonoa: 943 300 831.

Emaila: euskarazerbitzua@andoain.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!