Pintada iraingarria 1936ko kolpe militarraren biktimen aldeko panelean

Aiurri 2020ko ira. 27a, 15:08

"Oroituz, Andoainen"en ekimenez, urteak dira Miranda pasealekuan biktimen aldeko panela jarrita dagoela. Bertan ageria dira hainbat eta hainbat herrikideen argazkiak eta izen-abizenak. Duela egun gutxi ezezagun batzuk pintada iraingarria egin zuten bertan. Gerako galtzaileak gogoan "Subcampeones 1939" esaldia irakur daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!