Oroituz, Andoainen elkarteak oharra zabaldu du pintaden harira:
"Frankismoak Andoainen eragin zituen biktimen omenez Miranda pasealekuan jarritako oroigarrietan pintadak agertu dira joan den astean. Hain zuzen, eskulturan "Volveran Banderas victoriosas" (Cara al sol abestiaren pasarte bat) eta panelean "Subcampeon 1939" (kolpe militarrak eraildakoen bizkar barre egiteko zenbaitzuk erabiltzen duten espresioa) idatzi dute. Oroituz, Andoainen elkarteak gogor salatu nahi du herriko biktimen memoriarentzat iraingarria den eraso hau".