Zumeatarra elkarteko atletismo sailak gaztetxoekin azken urtetan egin duen kirol jarduera berrabiarazi nahi du, eta horretarako Arrate frontoiko bilera gelan bilera baterako deialdia egin du; interesa eduki dezaketen gurasoak daude gonbidatuak. Bertan, ordutegiak, taldeak, Covid-aren inguruko protokoloa eta beste zenbait kontu izango dituzte hizpide. Bilera urriaren 2an, ostiralarekin, arratsaldeko 18:00tan izango da.