Udazkenari begira Basteroko kultur egitaraua aurkeztu du Udalak

Aiurri 2020ko ira. 29a, 12:03

Udaberrian bertan behera geratu ziren ekitaldiak birprogramatu dira, eta eskaintza berriak gehitu dira. Gainera, Basteroko bazkideei hirugarren doako sarrera eskainiko zaie emanaldietarako eta zinemarako, udaberriko etenaldiaren erantzun gisa .

Prentsaurrekoan Iyuya Urrutia kultura teknikariak, Txitxu Ruiz kultura zinegotziak eta Maite Petrikorena Ondarreta ikastetxeko zuzendariak hartu dute parte. Txitxu Ruizek kalegiroan programazioari buruzko balorazio baikorra egin du, eta 700 ikuslek gozatzeko aukera eduki dutela nabarmendu du. Horrez gain, udazkenari begira egingo diren ekitaldien berri eman du. 

Kultura teknikariak egingo diren ekitaldiak azaldu ditu, beste askoren artean, musika emanaldiak, antzerkiak eta erakusketak. Aurkeztu diren saioen artean Izaro abeslariarena izan da nabarmenena, zeinak, abenduaren 18an  "Limones de invierno" albumeko kantuak eskainiko ditu Basteron.

Amaitzeko, Petrikorena Ondarreta ikastetxeko zuzendariak hartu du hitza; datorren ostiralean (urriak 2) Ondarreta ikastetxe publikoaren 50. urteurrena deituriko erakusketa egingo da. Ordutegia astelehenetik ostiralena, 18:30-20:00etara izango da (asteartea itxita egonen da). Larunbatean, berriz, goizez 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 18:00etatik 20:30era izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!