Andoaingo Udaleko Sustapen ekonomikoa, Enplegua eta Gazteriako zinegotzi den Marijose Izagirrek azaldu ditu Andoainen bigarren kanpainari buruzko xehetasunak.
“Aurrekoan bezala, 50 euroko bonuak izango dira; horietatik, 145 euro udalak finantziatuko ditu, eta 35 euro herritarrak jarriko ditu. Bono bat pertsona bakoitzeko banatuko da. Txartela eskuratzeak bermatzen du bonoa erosi ahal izatea”.
Txartelak Salkinen bulego berrian banatuko dira, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara; ehun txartel goizean eta beste ehun arratsaldean.
Bonuak azaroaren 15a bitarte kanjeatu ahal izango dira, Andoaingo 108 dendetan. Horietan, kartelak egongo dira ikusgai.
Azkenik, herritarrei honako eskaera luzatu die Izagirrek: “Eskatu nahi diegu andoaindar guztiei, saihestu ditzatela ilarak Salkinen bulegora txartelen bila etortzen direnean”.