Mezuan norbanako gisa edota elkartearen izenean egingo duzuenzehaztea gomendatzen dute Euskaraldiko antolatzaileek.
Bideo muntaia egiteko laguntza eskatzen ari dira. Ahal baduzu, grabatu ezazu bideo bat mugikorrarekin eta bidali ezazu andoain@euskaraldia.eus e-postara.
Bideoa grabatzeko baldintza batzukbete beharko dira:
- Bideoa horizontalean grabatu beharko da. Bertikalean grabatutakoak gero ez dira pantailan ondo ikusiko.
- Grabatutako bideoa urriaren 12a baino lehen bidali ezazu, jasotako mezuekin muntaia egin eta urriaren 22an 19:00etan egingo dugun aurkezpen ekimenerako prestatu dezagun.