Burdina taldeak Sorabillako elizako arkupetan egingo du ekitaldia, gaur arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ortzaikako karobia piztea zen taldearen hasierako asmoa, baina eguraldia kaskarrak aldaketa behartu du. Ondare historikoa auzolanean berreskuratzearen inguruko ekitaldia izango da, eta bertan taldeko kide izan ziren Joxe Paulo Usandizaga eta Manu Izagirreri omenaldia eskainiko diete. Herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte Burdinako boluntariek.