Herri barruko kontsumoa areagotzeko bono kanpaina berria abiatuko da astelehenean

Aiurri 2020ko urr. 4a, 10:12

Andoaingo Udalak eta Salkinek sustatuta, 50 euroko 1.000 bono banatuko dituzte herritarren artean. 35 euro ordainduta, 50 euroko gastua egin ahal izango du erosleak.

Udaberrian arrakasta handia izan zuen herri barruko kontsumoa aregotzeko “Han edo hemen, erosi Andoainen” kanpainak. Ilara luzeak egin ziren, eta azkar batean agortu ziren bono guztiak. Astelehenetik ostiralera, Udalak eta Salkinek mila bono gehiago jarriko dituzte zirkulazioan.

Hauek dira xehetasunak:

  • Urriak 5-9: Bonoak eskuratzeko epea.
  • Azaroak 15: Bonoez baliatzeko azken eguna.
  • Salkin elkartea: Bonoak hartzeko gune bakarra izango da. Agustin Leitza kalean dago egoitza, Anbrosia Olabideko sarrera nagusitik gertu.
  • Banaketa mugatua: Goizez 100 banartuko dira, arratsaldez beste 100. Bost egunetan zehar, beraz, 1.000 banatuko dituzte.
  • Ordutegia: 10:00-12:00 / 17:00-19:00.
  • Herritar bat, bono bat: Andoainen erroldatuta egon behar du, eta interesatuak NANa erakutsi beharko du. Nortasun agiri bakoitzeko bono bakarra emango dute.
  • Merkatalguneak: 115 dira denera kanpainan murgildu direnak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!