Covid19 | Datuak egunez egun

23 kasu zenbatu dira eskualdean azken hiru egunetan, horietatik 12 Urnietan

Aiurri 2020ko urr. 5a, 13:06

Eskualdean azken 72 ordutan 23 kasu zenbatu dira, horietatik 12 Urnietan. Udalak jakinarazi zuen ostiralean kutsatze komunitarioa egon zitekeela herrian eta, beraz, ezinbestekoa izango zela segurtasun eta higiene neurriak bermatzea.

Atzo, 5.366 proba egin ziren, eta, haietatik, 272 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 31 kasu zenbatu dira Araban, 114 Bizkaian eta 123 Gipuzkoan; 4 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 14 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.

Eskualdean azken 72 ordutan jasotako datuak:

Andoain: kasu bakarra (ostirala), 2 kasu (larunbata) eta kasu bakarra (igandea)

Urnieta: 3 kasu (ostirala), 4 kasu (larunbata) eta 5 kasu (igandea)

Amasa-Villabona: kasurik ez (ostirala), kasu bakarra (larunbata) eta 4 kasu (igandea)

Asteasu: kasurik ez (ostirala), kasu bakarra (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Zizurkil: kasurik ez (ostirala), kasurik ez (larunbata) eta kasu bakarra (igandea)

PCR POSITIBO BERRIAK IRAILAK/URRIA 28-04

HERRIA

IRA 28 IRA 29 IRA 30 URR 1 URR 2 URR 3 URR 4

ANDOAIN

0 0 0 3 1 2 1

URNIETA

0 1 6 1 3 4 5

ZIZURKIL

2 0 1 0 0 0 1

VILLABONA

2 0 1 1 0 1 4

ASTEASU

0 0 0 0 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

99 138 175 142 142 108
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!