Ondarreta ikastetxearen mende erdiko historia, irudietan

Xabier Lasa 2020ko urr. 7a, 07:33

“50 pauso istorio bat kontatzeko” argazki erakusketa zabaldu zen Basteron joan den ostiralean egin zen ekitaldian. Ondarreta ikastetxearen mende erdiko ibilbidea irudietan agertzen da. “Eskola publikoak behar eta merezi duen tokia goraipatzeko" erakusketa dela adierazi zuen Maite Petrikorena Ondarreta ikastetxeko zuzendariak ekitaldian. Erakusketa urriaren 31a bitarte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 8:30etik 20:00era (astearteetan itxita), eta larunbatetan 10:30etik 13:30era eta 18:00eetatik 20:30era. Ekitaldiari buruzko argazkiak eta bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!