Keinun telazko musukoak egiten dira. Oro har, maskaren gaineko desinformazioa handia dago; izan ere, herritarrek gehiago erreparatzen dute itxuran eta diseinuan, materialetan baino. Xehetasun hauek kontutan hartu behar dira:
Barnealdeko materialak kotoizkoa izan behar du, koronabirusak iraupen denbora murritzagoa duen materiala baita.
UNE65: 2020 araudiak ezarritakoa ziurtatua egon behar du, hau da, maskarak iragazteko gaitasuna eduki behar du. Baita garbitu ostean ere.
Telazkoak direnak egunero garbitu behar dira xaboiarekin, edota garbigailuan sartuta. 60 gradutara garbitzea gomendatzen da eta lehortuta dagoenean soilik jantzi beharko da.
Gauzak horrela, Keinu birsortu egin gara. Musukoen salmentan eta diseinuan espezializatu gara, norbanakoei edota enpresei begira. Produktuaren kalitatea ziurtatzen dugu.
Etorkizuna?
Baikor izatera behartuta gaude. Ez dugu normaltasun berria gustuko, beraz, ez dugu etsiko. Guztiok lehengo bizimodua berreskuratzea nahi dugu, eta ez dugu ahaztu behar, zein garrantzitsua den sozializatzea. Besteak beste gure kulturaren alde eta geure ohituren alde egiteko. Horregatik, musukoez gain, ohiko txapelak eta baserritar jantziak egiten eta saltzen jarraituko dugu Keinu dendan. Zatoz gure eskaintza osoa ikustera.
Informazio gehiago:
- 943 02 96 76 / 637 28 32 24.
- keinuandoain@gmail.com
- txapelaketabordatuak.eus
- Facebook: keinu.andoain
- Kale Nagusia, 12.