Eskaintzak

Hamar urte betetzear da Urrats inprimategia

Aiurri 2020ko urr. 9a, 10:20

Eguberriei begira bi aholku: Urrats prest dagoela, eta herrian kontsumitzea garrantzitsua dela.

Urrats inprimategia

Azaroaren 22an egingo ditugu hamar urte inprimategia ireki genuela. Orduan ere ez zen garai erraza izan, krisiaren erdi erdian ireki genulako, eta orain ere ez zaigu egoera erraza tokatu aurtengoan. Baina lehen aurrera atera ginen eta berriro ere aterako gara, izan ere zorionez Andoainen eta inguruko herrietan bezero on asko dugu.

Haserako urteetaik gauzotxo batzuk aldatu dira gurean, inprenta munduko lan gehiago egiten ditugu orain. Aurrez aurreko bezeroari ere eskaintza zabaldu diogu, opari pertsonalizatu asko egiten baitugu. Jendeak gustoko izaten du opariak pertsonalizatzea, beste balio bat hartzen duelako opariak. Adin ezberdinetarako opariak ditugu: Puzzleak, katiluak, harriarekin egindako ordulariak... 2021eko egutegiak ere laister jarriko ditugu martxan.

Bi mezu garrantzitsu

Aurtengo urtea denontzat da zaila, baina Gabonei begira jarri, eta baikor eta lanerako gogoz gaude. Egoera zailari buelta eman behar diogu eta gogoz egingo dugu lan. Aldarte honetaz baliatu nahi dugu herritarrek herrian kontsumitzeko duen garrantzia aldarrikatzeko. Kaleek bizia har dezaten komertzio eta tabernak irekita mantendu behar ditugu. Esfortzu bat egin beharko genuke denok, azken momentuan opariak erostera denda handietara edo internetera jo beharrean, garaiz ibiltzeko eta denda txikietan egiteko.

Informazio gehiago:

  • Telefonoa: 943 57 52 93.
  • Whatsappa: 688 618 548.
  • E-posta: urrats@ urratsinprimategia.com
  • Instagram: urrats2010.
  • FB: Urrats inprimategia.
  • Zumea kalea, 19.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!