Eskaintzak

Dendarien egoitza berria Agustin Leitza Kalean

Aiurri 2020ko urr. 10a, 09:00

Agustin Leitza kaleko 11 zenbakian zabaldu dute Andoaingo merkatarien egoitza berria.

Salkin

Andoaingo Udalak eta Salkin elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, zeinaren bitartez merkatarien elkarteak Agustin Leitza kalean egoitza berria izango duen. Udalak Salkini egin dion proposamena alokairuaren kofinantzaketa izan da. Udalak urteko 4.000 euroko ekarpena egingo dio Salkini. Hiru urteko iraupena izango du hitzarmenak, Salkinek "herritarrekin izan behar duen zuzeneko presentzia hobetzeko asmoz".

Lokala herritarren artean ezagun egiteko, udazkeneko bono-kanpaina Salkineko egoitza berrian egokituko da.

Astelehenetik ostiralera mila lagun bertatik pasako dira, goizez eta arratsaldez, erosketa bonoa eskuratzeko asmoz. Bost egunetan, beraz, herrikide kopuru handi bat egoitza berritik igaroko da. Zatoz, eta ezagutu ezazu.

Informazio gehiago:

  • FB: @salkinmerkatarielkartea.
  • Instagram: @salkin_andoain.
  • Agustin Leitza, 11.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!