Larunbatean Larramendi txapelketako zenbait partida ikusi ahal izango dira

Aiurri 2020ko urr. 9a, 11:51

Bihar eguerdian eta arratsaldean Euskalduna taldekoen futbol partidaz gozatzeko aukera egonen da Ubitarteko zelaian.

Eguerdiko 12:00tan gorengo mailako emakumezkoen taldeak jokatuko du Intxurreren aurka. Hasiera batean, Hernanik etorri behar zuen txapelketa jokatzera, baina koronabirus kasu bat zela medio, ezin izango du jokatu, eta Intxurrek jokatuko du ordezko gisa. 

Arratsaldeko 16:00tan gizonezkoen Euskalduna taldeak jokatuko du Mutrikuren aurka; Larramendi txapelketako 3 eta 4 postuak erabakiko dira. 18:00tan, berriz, finala jokatuko da Real Union eta Oiartzun taldeen artean.

Nabarmendu beharra dago, ateak zabalik egongo direla partidak ikusi ahal izateko, baina aforoa betetzean ezingo da inor gehiago sartu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!