“Alkohol-gradu gehiago edukiko du sagardoak”

Olatz Lasa 2020ko urr. 11a, 09:30

Duela hiru urte pasatxo hartu zuen Jon Mikel Arruabarrena andoaindarrak Mizpiradi sagardotegiaren ardura. Sagardotegiaren ohiko martxari eutsi nahian ari da lanean.

 

Aurreko denboraldia bertan behera geratu zen COVID-19aren eraginez…

Gogorra izan zen sagardotegi guztientzat, baina egoerara egokitu egin gara. Hurrengo denboraldian pentsatzen ari gara dagoeneko.

Denboraldi berriari ekiteko gogotsu, hortaz…

Bai. Irailaren 17an hasi ginen sagarrak biltzen. Ikusi egin behar orain nolakoa ateratzen den aurtengo sagardoa.

Zein ezaugarri edukiko ditu aurtengo sagardoak?

Aurten sagar gutxiago izan da orokorrean. Etxean badugu datorren denboraldiari aurre egiteko nahikoa sagar. Ez da sagar-urte ona izan: hotza falta izan zaie, eta loraldia ere eskas joan da. Gero, beroarekin sagar asko erori egin da. Aurreko denboaldian baino azukre gehiago du aurtengo sagarrak. Ondorioz, alkohol-gradu gehiago edukiko du aurtengo sagardoak.

Zein sagar barietate erabiltzen duzue sagardoa egiteko?

Bariatateak asko dira. Aitak eta aitonak landatu zituzten sagarrondoak ditugu eta horiekin jarraitzen dugu lanean. Esaterako, Urtebi handia, Urtebi txikia, Saltxipi, Goikoetxe edo Errege sagarrak ere bai. Geroztik zuhaitz berriak ere landatu genituen, baina txikiak daude oraindik.

Urtero gisa, ohiko datatan hasiko al da sagardo denboraldia?

Bai, data mantendu egingo da. Bizi dugun egoerara egokitu, eta sagardotegiek dugun berezitasunari eusten saiatuko gara, sagardoa probatuz.

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 568. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!