Zabor bilketa Leitzaran ibaiaren ertzean

Aiurri 2020ko urr. 12a, 09:31

Maiatzean hasi eta irailaren amaiera bitarte, bainua hartzeko aukera paregabea izan da Olagain auzunean “Irla” bezala ezaguna den tokian. Naturgune polita da, Leitzaran ibaiaren ertzean sortzen dena. Zaborrez bete da, ordea, denboraren poderioz.

Herrigunean bertan dago, Bekoplazatik metro gutxira. Zuhaitzen artean babestuta, bisitari ugari jaso ditu aurtengoan. Bisitaldi kopuru handiak zeharkalteak eragin ditu, bertara hurbildutako batzuren jokabide eskasagatik. Familian arratsaldeak igarotzera joan diren bi gurasok zabor bilketa egin zuten joan zen irailaren 29an. Bost zabor poltsa handi bete zituzten, denera.

Bideoak, bestalde, bigarren helburua du. Baina hori aurrerago jakinaraziko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!