Litekeena da astearte honetan Andoainen semaforo gorria piztea. Eguerdian asteleheneko emaitzen berri emango dute, eta ohikoan igandekoa baino okerragoa izaten da. Aurrekariak hauexek dira:
- Urriak 4, igandea: 1.
- Urriak 5, astelehena: 3.
- Urriak 12, astelehena (jai eguna): 1.
- Urriak 13 asteartea: 11.
- Urriak 18, igandea: 5.
- Urriak 19, astelehena:
PCR probak Andoainen
Atzokoan hainbat lagun izan ziren PCR probak egiten, eta berrogeialdia igarotzen ari diren herrikideak ere ez dira gutxiago. Atzokoan SD Euskalduna klubak animozko mezuak helarazi zizkien egoera horretan dauden taldekideei:
Ez dira egun errazak etxean zaudeten guztientzat, hemendik gure animoa eta indarra, pazientzia asko eta zaindu. ???????? pic.twitter.com/g3ToPTOLyC
— S.D.EUSKALDUNA (@SDEuskalduna) October 19, 2020