Pandemiaren aurkako borrokan Gipuzkoako udal guztiak jokatzen ari diren papera eskertu eta aitortu nahi izan zien: "Inoiz baino beharrezkoagoa da erakunde maila desberdinen arteko lankidetza, beti ere Osakidetzarekin koordinatuta. Osasun arloko murrizketak eta gomendioak betetzeko orduan inoiz baino zorrotzagoak izan behar gara eta errespetarazi egin behar ditugu, gure eskumenen esparruan".