- Basteroren kultura-programazioa eta zinema emanaldiak bertan behera geratzen dira. Basteroko erakusketa aretoa itxi egingo dute.
- Musika eskolako bandaren eta abesbatzaren jarduera eteten da. Ludoteka ez da martxan jarriko.
- Gazte lokala itxi egiten da, eta online jarduerara egokitzen da. Liburutegia itxi egiten da, eta zerbitzua aurrez hitzordua eskatuta emango da.
- Kiroldegiak antolatutako ikastaroak bertan behera geratzen dira.
- Jubilatuen etxeak ixteko agindua eman da.
- Haurren parke publikoak itxi egiten dira.
- Udalak elkarteekin eta herritarrekin deitutako edozein bilera bertan behera uzten dira.
- Ikastetxeetako eta udalerriko sarreren desinfekzioak indartzen dira.
- Asteroko azoka bi kokalekutan banatuko da: Makaldegian (elikagaiak) eta Goikoplazan (elikagaiak ez diren produktuak).
Datorren ostiralean, “hartutako neurriak berrikusi eta eguneratuko dira, beharrezkoa izanez gero”.