"Neurriak bai, baina zentzuzkoak! Haurren eskubideak non daude?” lemapean, guraso taldea elkartu da 12:00tan Goikoplazan. Ordu erdiz egon dira, afitxak eskuetan zituztela.
Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera, haur parkeak gauez ixteko debekua dago indarrean dago. Gaueko ordutegi beretsua ezarri dute Hernanin, Urnietan, Astigarragan, Tolosan edo Azkoitian. Andoainen Udalak, berriz, egun osoz ixteko erabakia hartu du. Desadostasuna agertzeko guraso talde bat elkartu da, atzo arratsaldean abiatutako mezu-soka bati jarraipena emanez.
"Neurriak bai, baina zentzuzkoak! Haurren eskubideak non daude?” lemapean, guraso taldea elkartu da 12:00tan Goikoplazan. Ordu erdiz egon dira, afitxak eskuetan zituztela.