Andoaingo Udalak COVID19aren beharretara egokitu behar izan du edukiontzi bidezko hondakinen bilketa sistema. Zehazki COVID19an positibo diren andoaindarren hondakin guztiak errefusaren ontzi grisetan bildu behar dira, normalean hirugarren baten bidez gainera. Honenbestez, ohiko txartel sistemak ezartzen dituen mugak behin behinean moldatuko dira, eta nahi adina ireki ahal izango dira edukiontzi grisak. Aldaketa jada martxan jarri da, gutxienez azaroak 5a bitartean izango da indarrean, eta egoera epidemiologikoaren arabera luzatuko da.