Egun hauetan hilerrira joatean kontuan hartu beharrekoak

Aiurri 2020ko urr. 29a, 13:08

Hiribus zerbitzu berezia egokitu dute.

Andoaindarrei arduraz jokatzeko deia egin diete, hilerrira egin beharreko bisita aldez aurretik antolatu dezaten, jendearen mugimenduak ahalik eta modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko: “Andoain egoera berezia bizitzen ari da COVID-19a dela eta, honenbestez, jende pilaketak ekidin beharra dago”.

Hiribus zerbitzu berezitua eskaintzen ari dira aste osoan. Helburua bisitaldia aurreratzea baita, jende pilaketak saihesteko. Larunbata bitarte busa izango da goizeko 10:30ean eta 11:30ean. Eta arratsaldez 16:00tan eta 17:00tan Sorabillatik. Igandean bus zerbitzua areagotuko da, honako ordutegiarekin: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 15:30, 16:30, 17:30.

  • Aparkalekua: Gehienez ere aldi berean 30 auto uzteko baimena emango da.
  • Egonaldia: 30 minutuko egonaldia egiteko aukera izango du, ezingo da hilerrian denbora gehiago igaro.
  • Gel hidroalkoholikoa: Eskuragarri egongo da, sarreran eta irteeran.
  • Protokoloa: Hilerriko sarreran neurri berriak ikusgai jarriko dira eta baita ere hilerri barruan jarraitu beharreko ibilbideak, segurtasuna behar bezala bermatu ahal izateko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!