Hainbat jarduera burutzeko ateak zabaldu ditu Andoaingo Udalak

Aiurri 2020ko aza. 5a, 13:14

Kultur jarduerei berrekin die eta haur parkeak ixteko erabakian atzera egin dute. Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen 23. araudiak dioenari helduko dio, horrela, Andoaingo Udalak.

Hona hemen Andoaingo Udalak zabaldu duen oharra:

COVID19k sortutako egoera epidemiologikoaren ondorioz, Andoaingo Udalak neurri gogorrak hartu zituen birusak udalerrian duen hedapena ekiditeko. Egoera sanitarioaren bilakaerak ez du hobekuntza nabarmenik identifikatzen uzten, baina azken egunetan udalerrian sortu diren foku nagusiak San Juan Bataiatzailearen egoitzaren inguruan kokatu dira.

Lege-arauen errealitatea aldakorra da, gaur bertan larrialdiaren jarraipenerako batzordea (LABI) biltzen da eta litekeena da COVID19 murrizteko eta eusteko neurri berriak hartzea. Hala ere, Andoaingo Udalak duela 2 aste ezarritako neurriak egokitu nahi ditu, inguruko udalerrietakoekin berdintzeko eta eskualde mailan posizio homogeneoagoa izateko.

Honako udal-zerbitzu hauek berriz irekiko dira, baldintzapean:

  • Bastero Kulturgunea: Kultura Sailaren eta Andoaingo Udalaren jarduera garatzeko irekiko da zentroa (soilik Udalak sustatu eta programatutako ekitaldiak, ez hirugarrengo batek sustatuak).

Publikoaren edukiera % 50era murrizten da. Saioen ordutegiak aldatu egingo dira, eta sarrerak erosi dituzten erabiltzaileek azaroaren 13ra arte izango dute itzulketa eskatzeko aukera. Gauza bera gertatzen da sarrerak erosi dituzten mugakideak ez diren beste udalerri batzuetako pertsonekin.

Jarduera ordutegia: 19:00

Zinema ordutegiak: haurrentzako saioa 17:00etan eta helduentzat 19:00etan

  • Erakusketa-aretoa: ohiko ordutegia berreskuratzen du, eta gehienez 6 lagunentzako edukiera dago bisitetarako.
  • Udal abesbatza eta Banda: kide guztiekin entseguak egiteko ezintasuna mantentzen da, eta egokitu egingo dira talde txikietan jarduten jarraitu ahal izateko, dagokion dekretuan ezarritako mugen arabera.
  • Gazte Lokala: aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, eta gehienez ere 6 laguneko edukiera ezarri da.
  • Liburutegia: ohiko ordutegia berreskuratzen du, jarduera indarrean dauden dekretuen arabera arautuko da.
  • Haur-parke publikoak: parkeak baldintzapean berriro irekitzen dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da adingabeen arduradunek indarrean dagoen dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatzea. Udalak eskubidea du berriro ixteko, behar bezala eta berme guztiekin erabiltzen ez badira.
  • Asteroko merkatua: aurreko neurriak mantentzen dira (2 kokaleku: Chopera elikagaientzat, Goikoplaza eligaiak ez diren gaientzat).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!