Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (16), Berra (2), Lamourous (20), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (14), Villa Sacramento (2), Bermingham (2), Julian Rezola (3) eta Zorroaga (12), Zumarragako Argixao (11), Errenteriako Jesusen Bihotza (19), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasingo Arangoiti (14), Andoaingo San Juan Bautista (19), eta Irungo Caser Residencial Anaka (4). Denera, 143 COVID-19 kasu positibo daude egun.
Hiru dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 85 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Aldundiak emandako datuen arabera, abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik 112 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.