Goizeko lehen ordutik kafetegiak zabalik zeuden, eta batzuetan berriro agertu da eseritzea galerazten duen plastikoa. Aurrerantzean ogia, opilak eta bertako produktuak erosi ahal izango dira baina galerazita dago instalakuntzaren barruan kontsumitzea. Eramateko kafeen salmenta biderkatuko da, baina oro har kafetegietan ere negozioak behera egingo du.