Covid19 | Datuak egunez egun

Handituz doa kutsatuen kopurua San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan

Aiurri 2020ko aza. 7a, 12:12

Birusetik salbu egon da Andoaingo adinekoen egoitza, baina joan zen larunbataz geroztik agerraldiak ez du etenik izan. Dagoeneko 21 dira kutsatu diren pertsonak, Aldundiak atzokoan 2 kasu gehiagoren berri eman ostean.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak 166 dira.

Bost dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 92 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 114 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!