Covid19 | Datuak egunez egun

Egoiliar bat zendu da San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan, birusaren ondorioz

Aiurri 2020ko aza. 9a, 08:12

Aldundiak emandako datuen arabera, azken orduetan 3 pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzatan. Horietako bat Andoainen izan da.

Hamalau kasu positibo antzeman dituzte lurralde osoko egoitzatan, asteburuan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 116 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 50 pertsona hil dira. Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!