Martin Ugalde Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Aiurri 2020ko aza. 10a, 22:24

Segurtasun bermatuz 24. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin da Basteroko areto txikian. Beste urteetan ez bezala, jende gutxiago gerturatu ahal izan da aretora. Eszenatokian izan dira Ainara Ugalde, Maider Lainez alkatea eta Txitxu Ruiz kultura zinegotzia. Aurkezle lanetan Garazi Kamio aritu da.

Guztira ipuin lehiaketan 126 lan aurkeztu dira, eta Garazi Kamio sari banaketako hizlariak adierazi duenez, aurten ere aurreikuspen guztiak gainditu dira; maila ezin hobea erakutsi dute. Horrez gain, traba bat izan beharrean, idazten jarraitzeko lagungarria den egoeratzat jo du, epe ertain eta luzeko etorkizunean liburuak eta pasarteak idatziko baitira egoera honi buruz. Aretoan, baikortasuna nabarmendu nahi izan du.

Saridunak gazteenetatik zaharrenetara

10 eta 11 urte bitartekoetan 

  • Lehen saria: “Lurralde magikoan“ ipuinarekin Aiora Otamendi.
  • Bigarren saria: “Nire buruaren bila“ ipuinarekin Maren Aranburu.

12 eta 13 urte bitartekoetan 

  • Lehen saria: “12 ordu hozkailuan sartuta” ipuinarekin Unax Bergara.
  • Bigarren saria: “Itsasargiko ipuinak” ipuinarekin Naroa Asensio.

14 eta 15 urte bitartekoetan 

  • Lehen saria: “Hasierako Hunkipena” ipuinarekin Naroa Zozaya
  • Bigarren saria: “Indar” ipuinarekin Libe Irulegi

16 eta 17 urte bitartekoetan 

  • Lehen saria: “Arnasketa” ipuinarekin Ekhi Azurmendi
  • Bigarren saria: “Joaneko bidaia” ipuinarekin Jone Ochandorena
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!