Argazki lehiaketaren saridunen berri eman dute

Jon Ander Ubeda 2020ko aza. 12a, 09:47

Iazko argazkiekin osatutako egutegiaren portada

2021eko Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketaren irabazleen berri eman du Artxiboak. Saridun bakoitzaren argazkia egutegian agertzeaz gain, egun euroko sari bana jasoko dute.

Lehiaketara 252 argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaiak adierazi duenez, “ kalitate handiko argazkiak ikusi ahal izan dira, baina tamalez hamabi bakarrik, aukeratu zitezkeen”.

Saridunak:

  • Urtarrila: Alain Saiz Antoñana, “Norabide bakarra”.
  • Otsaila: Imanol Fernández, “Colores Carnavales Bastero”.
  • Martxoa: Jose Angel Amuchastegui Esnaola, “Euria”.
  • Apirila: Angel Carrasco Errazkin, “Euri kolore”.
  • Maiatza: Nerea Hernández Pérez, “Leizotz”.
  • Ekaina: Xabier Alkorta Begiristain, “Basteroko isladak”.
  • Uztaila: Carlos Martin Moreno, “Fusión”.
  • Abuztua: Diego Barrasa Ruiz, “Noche en la ciudad”.
  • Iraila: Alicia Muñoz Martin, “Grisa”.
  • Urria: Alicia Muñoz Martin, “Laranja”.
  • Azaroa: Diego Barrasa Ruiz, “Egunon ”.
  • Abendua: Juanan Lazkano Ajamil, “Eliza grisez”.

Epaimahaia: Txitxu Ruiz eta Esti Mujika zinegotziak, Jose Ignacio Unanue argazkilaria, Iñaki Gozalo Wentxi marrazkilaria, eta Karmele Otaegi Udal Artxiboko arduraduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!