Andoaingo ostalarien aldeko manifestazioa Zumea plazatik Goikoplazara

Aiurri 2020ko aza. 13a, 13:20

Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela medio, Eusko Jaurlaritzak neurri zorrotzak ezarri zituen, zeinak, zuzenean eragin zien tabernei eta jatetxeei; ateak itxi behar izan dituzte eta soilik etxera eramateko janaria saldu dezakete. Gauzak horrela, Andoaingo ostalariei elkartasuna adierazteko manifestaziorako deialdia zabaldu da larunbaterako, eguerdiko 12:00tan Zumea Plazatik Goikoplazara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!