Andoaingo ostalariekiko elkartasuna kalera eraman dute

Xabier Lasa 2020ko aza. 14a, 13:22

Andoaingo ostalaritzaren aldeko manifestazioa egin dute kaleetan zehar, eguardian. Bostehun bat lagunek Zumea plazatik Goikoplazarako bidea egin dute, “ostalaritza aurrera!” oihukatuz. Herriko ostalariak joan dira manifestazioaren aurretik “SOS Ostalaritza” zioen pankartari eutsiz, eta parte-hartzaileek txaloka jardun dute bidean zehar, herriko tabernaren baten paretik igaro aldiro.  Argazkiak eta bideoak, klik batera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!