Aldundiak Argitu tailerrak online jarri ditu martxan

Aiurri 2020ko aza. 16a, 08:00

Azaroaren 20an izango da saioa bideokonferentzia bitartez, 18:00etan. Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 112 948 / 628 532 303 telefonora deituta.

Egoera epidemiologikoaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Argitu tailerren barruan "energia berriztagarriak zure etxebizitzan... posible da!" bideokonferentzia bidezko saioa abiaraztea erabaki du.

Saioa jarraitzeko ez da programarik deskargatu behar. Bertan, parte-hartzaileek galderak eta zalantzak planteatu ahal izango dituzte txat baten bidez, mezu idatzi baten bidez.

Andoaingo Udalak herritarrak animatu nahi ditu saioan parte-hartzera. Saio horretan, aukera batzuk erakutsiko dituzte, etxeetan energia berriztagarriak sortzeko eta erabiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!