Covid19 | Datuak egunez egun

San Juan bataiatzailea adinekoen egoitzan egoera hobetuz doa

Aiurri 2020ko aza. 16a, 07:33

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, egoitzan positibo ziren 21 kutsatuetatik 8 dagoeneko sendatu dira. Oso bestelakoa da egoera, aurreko astelehenarekin alderatuta.

Azaroak 9, astelehena:

  • Azaroaren 9an Aldundiak hildako baten berri eman zuen. Egun horretan bertan Ama Kandida etorbideko eraikinean dauden langile eta egoiliar gutiei PCR probak egin zizkieten.

Azaroak 10, asteartea:

  • Asteartean beste kasu positibo berri eman zuten.

Eta orduz geroztik ez da kasu positibo gehiagoren berri eman. Bost egunez jarraian egoera bare dagoela esan daiteke, eta kutsatu zirenen heren bat sendatu dela jakinarazi zuten atzokoan.

Abuztuaren 11tik hona, Gipuzkoako Aldundiko adinekoen egoitzatan 193 lagun kutsatu dira, eta 57 hil dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!