Beñat Fernandez "Pelontxu" Espainiako motoen 85 cc mailan txapeldunorde

Aiurri 2020ko aza. 16a, 11:07

Pelontxu Espainiako 85 cc mailako txapeldunorde bilakatu da asteburuan Lleidan burututako lasterketaren ostean. 

Lehen aldia zen horrelako moto batekin lasterketa egiten zuela, baina maila izugarria erakutsi du. Denboraldi osoan zehar, lehenengoen artean lehiatu da eta, azkenean, ezin izan du podiumeko lehen postua eskuratu. Andoaindarrak nabarmendu duenez, "oso pozik gaude egindakoarekin, izan ere lehen aldia da horrelako moto batekin aritzen naizela. Horrez gain, jasotako babes guztiagatik eskerrak eman nahi ditut". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!