Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positibo berri bat Andoaingo adinekoen egoitzan

Aiurri 2020ko aza. 21a, 08:52

Agerraldia eman zenetik 24 lagun kutsatu dira denera, eta egoiliar bat hil da. Azaroaren 17an agertu zen azken positiboa. Abuztuaren 11tik hona Gipuzkoako 73 lagun hil dira adinekoen egoitzatan.

 

Azaroak 9, astelehena:

  • Azaroaren 9an Aldundiak hildako baten berri eman zuen. Egun horretan bertan Ama Kandida etorbideko eraikinean dauden langile eta egoiliar gutiei PCR probak egin zizkieten.

Azaroak 10, asteartea:

  • Asteartean beste kasu positibo berri eman zuten.

Aste honetan bi kasu berri:

  • Asteartean eta ostiralean kasu berri bana eman zuten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!