Covid19 | Datuak egunez egun

Astez asteko egoera epidemiologikoa Andoainen

Aiurri 2020ko aza. 18a, 13:51

Bi aste beteko dira etzi LABIk neurri zorrotzagoak ezarri zituenetik. Ezagunenak mugikortasunari eta ostalaritzari loturikoak dira. Andoaingo egoera, zorionez eta zoritxarrez, egonkorra da. Ez da egoera okertu, eta hori ona da. Baina egia da, bestalde, intzidentzia maila jaistea asko kostatzen ari dela. ID tasak dioenak zabaltzen du itxaropenaren leihoa.

Azter ditzagun, ordea, hiru aldagai ezberdinak aurreko bi astekoekin batera:

Azaroak 11-17:

  • 68 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 970,22.
  • ID: 0,92.

Azaroak 4-10:

  • 77 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1057,21.
  • ID: 1,18.

Urriak 28-Azaroak 3:

  • 81 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 896,62.
  • ID: 1,31.

Intzidentzia tasak hurrengo astean nabarmen jaitsi beharko luke, bestela birusa kontroletik kanpo dagoela ondorioztatu beharko litzateke. Ez dirudi hori gertatuko denik, ID delakoan jaitsiera bat ikusten delako.Azken 14 egunekoa duela astebetekoarekin alderatzen du. Datu hori duela bi aste handiagoa zen, 1,31koa hain zuzen.

ID tasa Andoainen, aspaldiko partez 1 azpitik dago

ID tasari buruz zera dio Osakidetzak: “Inzidentzia tasen arrazoiak -I(D)/I(D-7)- gaurko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasa duela astebeteko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasarekin konparatzen du”. Datu hori astez aste apalagoa da Andoainen. Hauxe konparatiba, ID tasa hori ezartzen hasi direnetik:

  • Azaroak 11-17 ID tasa: 0,92.
  • Azaroak 4-10 ID tasa: 1,18.
  • Urriak 28-Azaroak 3 ID tasa: 1,31.
  • Urriak 21-27 ID tasa: 1,36.
  • Urriak 14-20 ID tasa: 1,97.
  • Urriak 7-13 ID tasa: 2,00.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!