Hasi dira Otietako ferrata bidea eta tirolina eraikitzeko lanak

Aiurri 2020ko aza. 18a, 15:34

Azken orduetan zer esan handia eman du Otietan, zehazki, Unanibia zubiaren inguruan egingo diren ferrata bideak eta tirolinak. 

Irudietan ikus daitekeenez jada hasi dira Otietako obrak; tirolina eta ferrata bidea egingo dira, izan ere, beharrezko baimenak lortu zituzten.

Aiurrik jakin duenez, Alpine Project Mountain kantabriarra arituko da lanean. Horrez gain, nabarmendu beharra dago, adierazitako obraren kostua 64.120 eurokoa izango dela (53.000 BEZa gabe). Iraupena, berriz, 6 astekoa izango da gutxi gorabehera.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!