"Nola heldu naiz ni honaino" liburuaren gaineko literatur-solasaldia izango da Basteron

Aiurri 2020ko aza. 20a, 11:11
Liburuaren azala. Elkar

"Nola heldu naiz ni honaino" liburua hizpide, literatu-solasaldia izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean, hilaren 23an, arratseko 19:00etan. Obraren egilea izango da artean, Kattalin Miner hernaniarra, eta lanaren nondik norakoez mintzatuko da. Beraz, obraren egilearen eskutik literaturaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak.

XVII. edizioko Igartza saria irabazi zuen Miner idazleak obra horrekin, eta egunerokotasunean hartu beharreko erabakiak ditu oinarri eleberriak. Hala, emakume baten noraezetik abiatuta, gizarteko hainbat afera jorratzen ditu lanean: familia eta bikote ereduak, heteroaraua...

Izen-ematea Andoaingo Liburutegian bertan egin daiteke, baita telefono zenbakira deituta ere (943300615). Bestela, aukera dago helbide elektronikora idazteko: liburutegia@andoain.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!