Saharan dagoen egoera ulertzeko aurrekariak
Urriaren 21etik 4 astez jarraian saharauiarrek Guergueraten protesta baketsuak egin dituzte, batetik Marokok legez kanpo ezarritako pasabidea dela medio, eta, bestetik, Nazio Batuei 1988an adostutako autodeterminazio erreferendumarekin konprometitzea eskatzeko .
Azaroaren 13an Marokoko Indar Armatuek hiru arraila egin zituzten bi posizioen artean dagoen harresian eta horrela nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, Fronte Polisarioak defentsari ekin zion saharar biztanleria zibila babesteko.