Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera epidemiologikoa apurka ari da jaisten

Aiurri 2020ko aza. 26a, 14:00

Astez asteko alderaketa egitea ariketa ona da, pandemiak gurean duen eboluzioa ikuste aldera. Asaldatu ginen aurreko ostegunean, 20 kasu positibo agertu zirela jakin genuenean. Horrelako kopuru handira urriaren 30etik ez ginen iristen. Orduko hartan 21 kasuren berri jakin zen.

Azaroaren 19ko txostenaren arabera, Andoainen 20 kasu positibo eman ziren eta intzidentzia tasa 1017,06ra igo zen. ID tasa 1,02koa zen.

Zein egoeratan gaude astebetera?

Azaroaren 26ko txostenaren arabera, Andoainen 8 kasu positibo antzeman dira eta intzidentzia tasa 789,56ra jaitsi da. ID tasa 0,78koa da.

Datu orokorrak onak dira, ospitaleratzeak %20 jaitsi baitira. Eta UCIn dagoen jende kopurua ere murriztuz doa.

Andoaingo ikuspegitik begira jarrita, baina, argi dago birusa bertan dagoela eta birusari iskin egitea oso zaila dela. Neurri murriztaile gogorrak jarri izanagatik ere, Andoainen egoera epidemiologikoa nabarmen jaistea kosta egiten ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!