Lurdes Iriondo musikaria omenduko dute Andoainen bere heriotzaren hamabostgarren urteurrenean

Aiurri 2020ko aza. 30a, 10:58

Agurtzane Intxaurragak zuzenduriko “Ez gaude konforme, Lurdes Iriondo eta hamaika lore” ikuskizuna taularatuko dute abenduaren 4an, arratseko 19:00etan, Andoaingo Bastero kulturgunean. Andoaingo Udalak ETBko "Oholtzan saioak" taldearekin batera ekoitzitako pieza da. 

Hamabost urte pasa dira musikaria zendu zenetik. Hori dela eta, hainbat kultur-sortzaile euskaldunez osatutako ikuskizuna egingo dute, abeslaria omentzeko asmoz. Musika eta dantza uztartuko dira emanaldian, eta aski ezagunak diren artistek hartuko dute parte bertan, besteak beste, Olatz Salvador eta Josune Arakistain Huntza taldeko abeslaria. Ekitaldi honetarako gonbidapenak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira bi modutara:

  • Bastero Kulturgunean.
  • Hemen sakatuta, online.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!