68 urte zituela, 2005eko abenduaren 27an zendu zen Lourdes Iriondo. Musikagintza aspaldi alde batera utzi bazuen ere, Ez Dok Amairu taldeko kidea eta euskal kulturgintzako erreferentzia nagusietakoa da. Historian atzera eginez, Iriondok Andoainen eskaini zuen lehen emanaldia, Ikastolen aldeko jaialdi batean. 1964. urtea zen.
Hori dela eta sentikaria antolatu dute. Datak bat egiten du, hain zuzen, Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenarekin.
“Ez gaude konforme, Lurdes Iriondo eta hamaika lore”
Andoaingo Udalak ETB1-eko "Oholtzan" saioarekin batera landutako ekoizpena da. Emakumeen partaidetza zabala izango da. Olatz Salvador, Paule Bilbao eta Josune Arakistain abeslariak ez ezik, Antton Valverde eta Idoia Hernandez piano jotzaileak ere taula gainera igoko dira. Baita Oinkari dantza taldeko kideak, Alaia Martin bertsolaria, Bihotz taldeko txalapartariak eta Easo abesbatza ere.