Oinarriak:
- Gutxienez 16 urte eduki beharko ditu parte hartzaileak.
- Andoainen bizi, ikasi edo lan egin eta ez-profesionala izan behar du.
Lanaren ezaugarri orokorrak:
- Bideoak edukiren bat izatekotan, euskarazkoa izan behar du.
- Gaia librea den arren, Andoaingo herriari aipamena egitea gomendatzen da.
- Gehienez 10 minutuko iraupena eduki behar du.
- Edozein generotako bidea izan daiteke.
Lana aurkezteko:
- My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidal daitezke bideoak euskarazerbitzua@andoain.euss postara, edota Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkez daitezke.
- Lanak edozein kalitatetan aurkeztu daitezke, baina gutxienez HD bereizmena gomendatzen da, irudia hobeto ikusteko.
Sariak:
- Lehen saria: 400€
- Bigarren saria: 200€
- Hirugarren saria: 100€
Informazio gehiago Ainhoa Aiertzaren azalpenetan, www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean, Andoaingo Zine eta Bideo eskolan edota Andoango Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 300 831