Sarek urtarrilaren 9rako manifestazioa deitu du Andoainen

Jon Ander Ubeda 2020ko abe. 5a, 12:59

"Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako. Bidea gara" lemapean, manifestazioa egingo dutela iragarri dute. Atxekimenduak lortzeko dinamika abiaraziko dutela iragarri dute.

Ainara Rodriguez eta Joxean Barandiaran herrikideek ahotsa jarri diote Sareren deialdiari. Oinarrizkotzat hartzen dituzten eskubideen alde, presoekiko eskubideak aldarrikatzeko manifestazio jendetsua egin nahi dute. Pandemia garaian, ezinezkoa izango da Bilbon egiten zen nazio mailako manifestazioa egitea. Horren orde, tokian tokiko ekimenak abiaraziko dituzte. Eta Andoainen manifestazio jendetsua antolatzeko asmoa dutela iragarri dute.

"Guztion artean oinarrizkoak, urgentziazkoak eta beharrezkoak diren pausuak" eman daitezen, honako aldarrikapenak egin dituzte:

  • -Larriki dauden presoen kaleratzea.
  • -urrunketa politikaren amaiera.
  • -Gradu progresioa.
  • -Zigorren batuketa.
  • -bakartuak diren emakume presoen bateratzea.
  • -Finean, salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arruntaren ezarpena.

Urtarrilaren 9ari begira, atxekimendu bila hasiko dira herriko elkarte eta norbanakoen aldetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!